Back to gallery

Amanecer en Saibi con Anboto al fondo

Eguna zabaltzen. Behorrek zutik egiten dute lo. Ilun dago, baina behorra jaten ari da. Anboto osteko hodeiek eguzkia laster aterako dela adierazten dute. Udazkeneko goiz hotza da. Zazpietan atera naiz etxetik Saibin zortzietako egoteko. Durangaldean laino ikaragarria dago; Urkiolatik Amaiterminera bidean ere bai. Ez dakit zer-nolako eguraldia egingo duen Saibin, baina saiatu ezik ezin harrapatu egunsenti ikusgarririk. Hara eta zer ikuspegi ederragorik ezin aurkitu bide erditik goruntz. Pozik eta irrikitan nago gurutze ondora iristeko. Hau da hau egunsentia!!! Argazkiak atera eta atera ekin diot ordubetean, gutxi gorabehera.

27,898 views
581 faves
2,075 comments
Uploaded on February 14, 2008
Taken on November 11, 2006