Back to photostream

San Sebastian / Donostia

English

Is a city and municipality located in the north of Spain, in the coast of the Bay of Biscay and 20 km away from the French border. The city is the capital of Gipuzkoa, in the autonomous community of the Basque Country. The municipality’s population is 186,122 (2011), and its metropolitan area reaches 436,000 (2010). Locals call themselves donostiarras, both in Spanish and Basque.

The main economic activities are commerce and tourism, being one of the most famous tourism destinations in Spain. Despite the city’s small size, international events such as the San Sebastian International Film Festival have given it an international dimension. San Sebastian, along with Wroclaw, Poland, will be the European Capital of Culture in 2016.

Euskara

Donostia (ofizialki euskaraz eta gaztelaniaz Donostia-San Sebastián) Gipuzkoako hiriburu eta udalerri nagusia da. Halaber, Euskal Herriko laugarren hiririk populatuena da: 185.506 biztanle zituen 2010eko urtarrilaren 1eko erroldan, horietatik % 40,3 euskaldunak. Haren metropoli eremuak 405.099 biztanle ditu. Kantauri Itsasoaren ertzean dago, Bizkaiko golkoaren muturrean, eta Madril-Paris errepide eta trenbide ardatzean. Urumea ibaiaren bokalean dago, Igeldo, Urgull eta Ulia mendien artean, eta hiru hondartza ditu: Ondarreta, Kontxa eta Zurriola. Hego-mendebaldean, Zubieta auzoaren zati bat ere bere mende dago administratiboki; ekialdean Landarbaso eta hegoalderago Urdaburu mendi barrutiak ere Donostia udalerriaren eremuan daude.

2011ko ekainaren 28an Donostia 2016ko Europako Kultura Hiriburua aukeratu zuten. Hala, bada, Poloniako Wrocław hiriarekin batera 2016ko Europako kultura hiriburu izango da.

Hainbat auzotan banatua, Donostiak Urgull mendiaren oinetan du bere gune zaharrena, Parte Zaharra izenekoa. Horko kale estuetan biltzen diren jatetxeak eta taberna giroa famatuak dira. XIX. mendearen bukaeran, gune hori ixten zuten harresiak eraitsi eta hiria hegoalderantz zabaltzen hasi zen. Halaxe, erdialdeko zabalgunea osatu zen lehenik, eta geroago Gros —Ulia mendiaren oinetan eta Urumea ibaia bitartean— eta Amara —erdigunetik hegoaldera— auzo modernoak.

Donostia bertako gastronomiagatik ere da ezaguna. Bertako sukaldari eta jatetxe entzutetsuak (Arzak, Subijana, Berasategi eta Castillo) mundu osoan dira ospetsuak. Halaber, Parte Zaharreko taberna eta jatetxeetan tradizioz zerbitzatzen diren pintxoek ere goi-mailako errekonozimendua lortu dute. Horrez gain, hainbat jai eta jaialdi antolatzen dira urtero: Donostiako Nazioarteko Zinemaldia, Jazzaldia, Musika Hamabostaldia, Kontxako bandera eta San Tomas eguneko feria, besteak beste. Hiriaren zaindariak San Sebastian eta Koruko Andre Maria dira, eta haien jaiegunetan ospatzen dira hiriko jai nagusiak: San Sebastian eguna (Donostiako Danborrada), urtarrilaren 20an, eta Aste Nagusia, abuztuaren 15eko astean.

Turismoa hiriaren euskarri ekonomiko nagusitakoa izan da XIX. mendetik, hiriaren edertasuna, urbanismo orekatua eta natura uztarturik. Merkataritzak eta bestelako zerbitzuek ere jendetza handia erakartzen dute probintziako herrietatik. Halaber, zentro administratibo garrantzitsua da: Gipuzkoako erakundeek eta Euskal Autonomi Erkidegoko zenbait organok Donostian dute egoitza. Unibertsitateek pisu handia dute hiriaren bizimoduan, hiru campus kokatzen baitira bertan: Euskal Herriko Unibertsitateko Ibaetako campusa, Deustuko Unibertsitatekoa eta Nafarroako Unibertsitatearen Ingeniaritza Eskola. Ikerkuntza arloan, aipagarria da Donostia International Physics Center, fisikaren arloko nazioarteko zentroa.

Kirolzaletasuna ere nabari da hirian. Real Sociedad futbol taldeak hirian eta probintzian jarraitzaile gehien biltzen dituen futbol taldea. Saskibaloian, errugbian eta hockeyan, orobat, talde garrantzitsuak ditu hiriak. Aipagarria da udazkenean jokatzen den Behobia-Donostia lasterketa, milaka korrikalari biltzen dituena. Udan, Donostia Klasikoa nazioarteko txirrindularitza lasterketa egiten da. Ospetsua da Kontxako Bandera arraunketa proba, festa giroan egiten dena. Donostiatik gertu dagoen Lasarteko hipodromoko udako zaldi lasterketak ere entzutetsuak dira. Pilotak, berebat, leku nabarmena du Donostian, partida handi askoren jokaleku baita Atano III.a pilotalekua.

 

português

 

São Sebastião (em basco Donostia, em castelhano San Sebastián) é uma cidade localizada no País Basco espanhol, capital da província de Guipúscoa. Rodeada pela Baía da Concha, junto ao mar da Biscaia, a cidade tem cerca de 183 000 habitantes, enquanto sua periferia possui aproximadamente 400 mil residentes.

 

 

 

www.donostia.org

 

1,862 views
1 fave
0 comments
Uploaded on September 1, 2011
Taken on August 13, 2011