Txikitatik egon izan naiz likido errebelatzaileen usain artean, argi gorritan busti izan naiz, entzun izan dut flashek kargatzerakoan egiten duten txistu zorrotza. Beti gustatu izan zaizkit bereziki kontaktuak, hezetasuna lagun komuneko hormako azulejoetara itsatsirik edo pintzaren batetik eskegita. Berdin gustatzen zaizkit errealitatea isladatzen duten argazkiak, beste mundu batzuk irudikatzen dituztenak, esperimentalak, amateurrak, analogikoak, digitalak edo polaroidak. Ez hainbeste mertzenarioak. Izan ere nirea afizio hutsa da. Eta behin esan zidaten moduan, nire asmoa argazkien bidez komunikatzea da.
Read more
Showcase
- JoinedSeptember 2008
- Emailibailemon@yahoo.es
Most popular photos
Testimonials
Nothing to show.