Euskal Herria - Basque Country

 

Joxefe naiz. Aspaldian horrela esaten didate etxean eta lagunartean. Jaiotzean, ordea, Jose Felix jarri zidaten izena eta Diaz de Tuesta eta Martinez abizenak.

 

Makina bat urte daramat argazkiak egiten, plazer hutsagatik, gustatzen zaidalako, alegia. Orain dela hamazazpi bat argazki digitalak egiten hasi nintzen eta geroztik Kodak eta Fujifilm pelikulak erabiltzeari utzi diot. Etxea argazki albumez beteta daukat, eta ordenagailua, irudi digitalez.

 

Hainbat argazki liburutan parte hartu dut. Batzuetan, editore moduan; eta, beste batzuetan editore eta argazkilari moduan. Baina nire argazkiak, batez ere, sarean erakusten ditut, gaur egun, nire ustez, Internet baita munduko erakusketa aretorik handiena eta, ziur aski, onena. Jendearengana iristeko aretorik onena bai, behintzat. Sarean nire goitizena Atauri da.

 

Nire curriculum profesionala sarean dago. Beraz, norbaitek nire ibilbide profesionalaren berri jakin nahi badu sareko bilatzaileetara jo eta erraz samar aurkituko du daturen bat edo beste bere jakin mina asetzeko.

  

View my photos at bighugelabs.com

  

Atauri - View my 'Basque Country' photos on Flickriver

  

Atauri - View my favorites on Flickriver

  

Atauri. Get yours at bighugelabs.com/flickr

Read more

Presentación

View all

Photos of Atauri

Testimonials

Nothing to show.